Joan zen larunbatean Azkoitri triatloi taldeko hainbat kide lehiatu ziren Espainiako Distantzia Erdiko Txapelketa izan zen Iruñeko proban nahiz Getariako triatloian. Hain zuzen, sei taldekide izan ziren Iruñean lehian, eta Javier Egiguren taldekidea Espainiako txapeldun izan zen 20-24 urte artekoen mailan. Aitor Sotil, berriz, Espainiako txapeldunordea izan zen 40 eta 44 urte artekoetan.
Lehendabizi, Allotzeko urtegian 1,9 kilometro igerian egin behar izan zituzten. Ondoren, Allotzetik Iruñera beste 90 kilometro bizikletan egin zituzten, eta azkenik, 21 kilometroko ibilbidea osatu zuten Iruñeko kaleetan zehar korrika.
Bestalde, Arkaitz Elorza aquabike modalitatean lehiatu zen; hau da, korrika izan ezik beste guztia egin zuen. Hemen sailkapenak
Horrez gain, Euskadiko denboraldiari hasiera Getarian eman zitzaion. Bertan hainbat taldekide izan genituen lehian, eta taldeka, 19. postuan amaitu genuen. Hemen sailkapenak.
Informazio eta argazki gehiago taldeko Instagramen (@azkoitritriatloikluba), Facebooken eta www.azkoitri.eus webgunean daude.