Hainbat kide Hondarribiko triatloian eta Azkoitiko erlojupeko kilometroan

Joan den larunbatean hainbat taldekide izan ziren Hondarribian eta Azkoitian lehiatzen.

Alde batetik, Vanessa Cerrajero eta Haritz Iturzaeta Hondarribiko triatloi sprintean lehiatu ziren, eta Eli Garmendia eta Maider Oteiza, aldiz, triatloi supersprintean. Bestalde, Ander Larrañaga, Ignacio Cruz Larrañaga, Jon Albisu, Alex Sudupe, Manex Larrañaga eta Aitor Beneitez Xeyek antolaturiko erlojupeko kilometroan izan ziren Azkoitiko kaleetan.

Hondarribiko sailkapenak:

Esprinta

Supersprinta

Larunbat honetan, berriz, taldekide ugari lehiatuko dira: alde batetik, Iruñeko distantzia erdiko triatloi eta aquatloian izango gara. Espainiako Txapelketa izango da lehiaketa hori. Bestalde, Getariako sprint distantzia triatloian ere hainbat kide izango ditugu lehian. Asteburu interesgarria daukagu aurretik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide