Sevilla eta Xilxeseko triatloi probak jokatu dituzte Azkoitriko kideek

Joan den asteburuan Sevillan (Andaluzia) eta Xilxesen (Valentzia) izan dira Azkoitriko hainbat kide.

Alde batetik, Asier Oiartzabalek eta Arkaitz Elorzak Sevillako distantzia erdiko Aquabike proban parte hartu dute. Lehendabizi 1,9 kilometro igerian egin behar izan dituzte, eta ondoren, 90 kilometro bizikletan. Asier Oiartzabal sailkapen orokorrean txapeldunorde izan zen, eta Arkaitz Elorza hogeigarren sailkatu zen. Hemen ikus daiteke sailkapena.

Bestalde, Aitor Beneitez Xilxesen izan da triatloi batean lehiatzen. Lehendabiziko 1,5 kilometro igerian egin behar izan zituen, ondoren 60 kilometro bizikletan eta azkenik, 15 kilometro korrika. Hemen sailkapena.

Azkenik, larunbat honetan jokatuko dute Hondarribiko distantzia sprinteko triatloia. Aurtengo Euskadiko zirkuituko lehendabiziko triatloia izango da da. Bertan Haritz Iturzaeta eta Vanessa Cerrajero izango ditugu lehian. Distantzia supersprinteko triatloi herrikoia ere ospatuko dute, eta hainbat azkoitiar izango da bertan, besteak beste Miren Beneitez, Maider Oteiza eta Beñat Landa.

Informazio eta argazki gehiago, Azkoitri Triatloi Klubeko Instagrameko kontuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide