Joan den igandean ospatu zen Peniskolako distantzia erdiko triatloia. Lehendabizi iparraldeko hondartzatik irten eta hegoaldeko hondartzaraino 1,9 kilometro egin behar izan zituzten igeri; ondoren, 90 kilometro eta 1.000 metroko desnibel positiboa zuen ibilbide gora beheratsua egin zuten bizikletan; eta azkenik, iparralde eta hegoaldeko hondartzetako malekoian zehar 21,1 kilometro korrika.
Elite mailan, Maialen Azpiazu bostgarren sailkatu zen. Gizonezkoen beteranoen lehen mailan, berriz, Aitor Sotil txapeldun izan zen eta Alex Arrieta azpitxapeldun.
Aquabike froga ere ospatu zen. Kasu honetan ez zuten korrika egin beharrik izan, baina igeriko eta bizikletako ibilbideak berdinak izan ziren. Arkaitz Elortza bostgarren sailkatu zen, eta Jose Luis Garate hamaikagarren.
Azkenik, aipatzekoa Julen Lopetegi Azkoitriko kide ohiaren bigarren postua elite mailako sailkapen nagusian.