Lehendabizi 5 kilometro korrika, ondoren 20 bizikletan eta azkenik 2,5 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Bi taldekide izan genituen bertan eta sekulako emaitzekin etxeratu ziren gure taldekideak:
Javier Egigurenek sailkapen orokorrean hirugarren postuan amaitu zuen, eta 23 urtez azpitik ere postu bera lortu zuen. Vanessa Cerrajerok, berriz, Beterano 1 mailan bigarren postuan amaitu zuen proba.