Badator duatloi festa!

Datorren martxoaren 16an ospatuko ditugu umeen duatloia, duatloi egokitua eta duatloi herrikoia.

Datorren martxoaren 16rako antolatu dugu Azkoitiko duatloi festa. Joan den urtean ez bezala, aurten ez da distantzia estandarreko duatloirik izango.

Umeen duatloi lasterketak goizean zehar izango dira, eta 14 urtetik gorakoen supersprint (2,5 km -10 km -1,25 km) distantziako probak aldiz, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Aurten berrikuntza bat dakarkigu. Martxoaren 2 eta 9 goizean, Duatloi Topaketak antolatu ditugu. Bertan, duatloi proba batean parte hartu nahi duen edonorentzat funtsezkoak diren hainbat jarraibide landuko ditugu. Lotura honetan eman daiteke izena.

Bihar goizeko 11:00etatik aurrera eman ahal izango da izena duatloian, lotura honetan

Lasterketen inguruko informazio guztia hemen ikusgai.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide