Azkoitri triatloi kluba, Valentziako maratoian

Jon Albisu, Andoni Parra eta Aitor Beneitez Valentziako maratoi entzutetsuan izan ziren joan den igandean. 

Giro bikaina izan zen joan den igandean ospatu zen Valentziako maratoian. 30.000 pertsona inguru bildu ziren Valentziako kaleetan eta horien artean izan genituen Jon Albisu, Andoni Parra eta Aitor Beneitez. Ibilbide guztian zehar batukada, dj eta txaranga ugari izan ziren lasterkariak zein ikusleak animatuz. Zirkuitu azkarra da Valentziakoa eta hori baliatu zuten Iparragirrek eta Benitezek beraien maratoiko denborarik onena hobetzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide