Joan den asteburuan Zarautzen eta Getxon proba bana jokatu zen, eta hainbat taldekide izan genituen. Zarautzen, hain zuzen, distantzia supersprinteko (350m- 7k-2,5k) triatloi mistoa jokatu zen, eta Vanessa Cerrajero eta Aitor Beneitez lehiatu ziren bertan.
Bestalde, Getxon Euskadiko distantzia olinpikoko (1,5k-40k -10k) triatloi txapelketa jokatu zen, eta Julen Azkue, Joseba Exposito, Andoni Ibarbia, Xanet Albizu eta Jose Antonio Circujano lehiatu ziren. Jose Antoniok, beteranoen 2 mailan bigarren postua lortu zuen, eta horrenbestez, Euskadiko txapeldunordea da. Zorionak, Joxe! Taldeka, hemeretzitik bosgarren sailkatu ginen.
Getxoko sailkapenak ikus ditzakezue hemen.