Frankfurten, Sallent de Gallegon eta Legution izan dira Azkoitriko kideak

Azkoitriko hainbat kide Legutioko triatloian. (Azkoitri)

Azkeneko bi asteburuetan Alemaniako, Aragoiko eta Arabako triatloietan izan dira Azkoitri triatloi klubeko hainbat taldekide.

Azkoitri triatloi taldeko kideek hainbat probatan parte hartu dute azken bi asteburuetan. Joan zen uztailaren 1ean eta 2an, esaterako, Frankfurtek (Alemania) eta Sallent de Gallegoko (Espainia) triatloietan parte hartu dute taldeko kideek, eta lehengo asteburuan, berriz, Legution aritu zen Jose Antonio Circujano.

Joseba Exposito eta Julen Azkue Alemaniako ironman distantziako triatloian izan ziren, eta Andoni Parra, berriz, Aragoiko distantzia sprinteko triatloian. Aurreko larunbatean, berriz, hainbat taldekidek parte hartu zuten Legutioko distantzia olinpikoko triatloian. Aipatzekoa da Jose Antonio Circujano txapeldun izan zela beteranoen bigarren mailan, eta taldeka zortzigarren sailkatu zela Azkoitri.

Honako lotura honetan ikus daitezke sailkapenak. Aldiz, proben gaineko informazioa eta argazkiak Azkoitriren sare sozialetan nahiz webgunean kontsulta daitezke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide