Asteburu benetan oparoa Azkoitri triatloi taldeko kideentzat. Donostian jokatu dituzte asteburuan probak, eta emaitza onak lortu dituzte. Larunbatean, Azkoitri triatloi taldeko Desiree Odriozolak eta Maider Oteizak Donostiako Triatloian (300 metro - 8 kilometro - 2 kilometro) parte hartu zuten. Igandean, berriz, Donostiako Triatloia (1,5 kilometro - 40 kilometro - 10 kilometro) jokatu zen, eta egun oparoa izan zen Azkoitrirentzat. Distantzia olinpikoko Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketa izan zen, eta gure taldeko hainbat kidek emaitza bikainak lortu zituzten.
Hona hemen igandeko txapelketetan azkoitiarrek lortutako emaitzak:
Gipuzkoako Txapelketako emaitzak:
- Maialen Azpiazuk zilarrezko domina lortu zuen absolutuen mailan.
- Haritz Iturzaetak urrea lortu zuen junior mailan
- Aitor Sotilek zilarrezko domina lortu zuen beteranoen lehen mailan.
- Jose Antonio Circujanok zilarrezko domina lortu zuen beteranoen bigarren mailan.
- Vanessa Cerrajerok brontzezko domina lortu zuen beteranoen lehen mailan.
- Azkoitri aurrena izan zen taldekako sailkapenean, Iturzaetaren, Sotilen eta Albizuren lanari esker.
Euskadiko Txapelketako emaitzak:
- Haritz Iturzaetak urrez lortu zuen junior mailan.
- Aitor Sotileko zilarrezko domina lortu zuen beteranoen lehen mailan.
- Jose Antonio Circujanok zilarrezko domina lortu zuen beteranoen bigarren mailan.
- Azkoitrik brontzezko domina lortu zuen taldekako sailkapenean, Iturzaetaren, Sotilen eta Albizuren lanari esker.
Hona hemen zapatuko sailkapenak.
Hona hemen igandeko sailkapenak.
Argazki gehiago, berriz, taldearen sare sozialetan ikus daitezke.