Joan den zapatuan, Lekeitioko distantzia esprinteko (0,75km-21km-5km) Euskadiko Txapelketa ospatu zen. Han izan zien Azkoitri triatloi taldeko ordezkariak ere. Nahiz eta eguraldi paregabearekin hasi eguna, bizikletako sektorean lehiatzen ari zela, euria hasi zuen eta korrikako ibilbide guztian zehar sekulako euri-jasa izan zuten. Dena den, emaitza onak eskuratu zituzten taldeko atletek:
- Aitor Sotil, beterano 1 mailako Euskadiko hirugarren sailkatu zen.
- Jose Circujano, beterano 2 mailako Euskadiko laugarren sailkatu zen.
- Haritz Iturzaeta, junior mailako Euskadiko bosgarren sailkatu zen.
Taldeka, berriz, seigarren talderik onena izan zen Azkoitri triatloi taldea, helmugaraturiko 38 taldetatik.
Hona hemen sailkapenak, argazkiak eta informazio guztia, taldearen webgunean edota sare sozialetan.