Arbizu eta Azkoitia-Azpeitia

Joan zen larunbatean Arbizun (Nafarroa) ospatu zen distantzia motzeko duatloian parte hartu zuen Garikoitz Uzkudunek, eta sekulako bosgarren postua lortu zuen. Aipatzekoa da, baita ere, gure taldekide ohi Julen Lopetegik (Alusigma Peñota Dental Portugalete) lorturiko bigarren postua. Honako lotura honetan ikus daiteke sailkapena.



 

Bestalde, ohikoa den bezala, hainbat taldekidek parte hartu zuten Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian eta laskerketa motzean. Sekulako zortea dugu gure herrietan horrelako proba bat izatearekin. Zorionak, Azkoitia-Azpeitia lasterketako antolatzaileei! Sailkapena ikusteko egin klik hemen.

 

 

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide