Oñatin eta Peñiscolan itzuliko dira lehiara Azkoitriko kideak

Oñatiko duatloiko irudi bat. (Argazkia: www.oñatikoduatloia.com)

Datorren asteburuan itzuliko dira Azkoitri Triatloi Klubeko kideak lehiara. Oñatin eta Peñiscolan jokatuko dituzte probetan izango dute ordezkaritza.

Datorren larunbatean Oñatin (Gipuzkoa) jokatuko da Euskal Herriko Duatloi Zirkuituko lehendabiziko proba. Sprint distantzian jokatuko da proba, eta Euskadiko Txapelketa izango da. Bestalde, Peñiscolako (Castello, Herrialde Katalanak) distantzia erdiko triatloian ere izango da Azkoitriko taldekideen presentzia igande honetan.

(Argazkia: Halftriatlhon)

Zorte on asteburuan lehiatuko zareten Azkoitritar guztiei!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide