Getaria (0,750-20-5km)Joan den larunbatean eman zitzaion euskal herriko triatloi zirkuituari hasiera. 13 taldekide izan ziren getarin lehian. Aurtengoa bigarren edizioa zen eta joan den urtean bezela jende pilo bat espero zen eta horrela izan zen. Pena azken triatloilariak korrika ari zirela euria hasi eta zalegoa babesera joan zela. Hauek dira gure taldekideen emaitzak:
Asier >Disdirak erorikoa izan zuen bizikletan, baina hala ere helmugaratzea lortu zuen
Taldeka laugarren postuan amaitu genuen Sotil, Albi eta Xaneten denboriei esker!
Sailkapena
Senpere (1,5-40-10km)
Tertziok larunbatean Getarin parte ondoren, igandean Senpereko triatloi olinpikoan egon zen. Hasiera batean Getarian lehiatzeko eta Senperen entrenamentu bezala hartzeko asmoa zuen, baina azkenean gauzak alderantziz irten eta Senperen maila hobeagoa eman zuen.
Sevilla (1,9-93-21km)Azkenik Iban Orbegozo Sevillako triatloi olinpiko bikoitzean izan genuen. 27ºCko tenperatura izan ziren eta 100 triatletak ez zuten froga amaitu. Ibanek korrikako sektorean sufritu zuen gehien bat distantzia hauetan normala den bezala, baina hala eta guztiz ere 42. postuan amaitu zuen.