Durangoko eta Arbizuko duatloia eta Loiolako Biatloia

DURANGOKO DUATLOIA

Alde batetik Maider Oteizak debuta egin zuen Azkoitri Triatloi Klubeko parte bezela. Lasterketa bikaina egin zuen Maiderrek eta bostagarren amaitzea lortu zuen. Bizikletako sektorean bigarren partzialik onena egin zuen:

5. Maider Oteiza 2h19'32''


Bestalde hiru gizonezko izan genituen lehian eta bakoitzak bere mailan sekulako lasterketa egin zuen. Ander Zubizarreta 2015 urte bukaeran mendi duatloietan izan zuen maila mantendu duela ikusi genuen, nahiz eta hilabete 2-3 geldi xamar izan dugun. Piok ohitua gaituan bezala 20. postu inguruan helmugaratu zen. Albik berriz lehenengo aldiz duatloi baten izan genuen parte hartzen eta lan bikaina egin zuen. 2016. urteko helburu bezala Zarauzko Triatloia du eta dagoeneko sasoi onean dagoela erakutsi zigun.

12. Ander Zubizarreta 1h50'20''
21. Jokin Sudupe "Pio" 1h52'19''
60. Jon Albisu "Albi" 2h02'39''

Guztira 5h45'18''

Nahiz eta federazioko sailkapen ofizialean Ander Zubizarreta sailkapenean eguneko lizentzia bezala agertu, federazioko webean Azkoitri Triatloi Klubeko parteide bezala agertzen da. Ondorioz sailkapen orokorrean hirugarren postuan agertu beharko genuke.

Duatloiko bideo laburpenaikusgai hemen

Informazio gehiago hemen

ARBIZUKO DUATLOIA
Aiztitxo eta Txanpa Arbizuko draftingik gabeko distantzia motzeko duatloira joan ziren beraien "kabrekin". Aiztitxok lasterketa bikaina egin zuen seigarren postua lortuz. Txanpak berris 38. amaitzea lortu zuen.

6. 1h51'44'' Garikoitz Uzkudun "Aiztitxo"
38. 2h01'11'' Haritz Elorza "Txanpa"



LOIOLAKO BIATLOIA

Azkenik Egoitz Segurola Loiolako Biatloia froga herrikoiean izan zen eta hirugarren postua lortu zuen Iosu Irulegi eta Iñaki Goenagaren atzetik. Egoitzek 45'02''ko denbora behar izan zuen mendiz 10 kilometro bizikletan eta 4 kilometroko korrikan egiteko.



Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide