Azkenean Azkoitri Triatloi Klubak debuta egin du 2016. urteko Euskal Herriko Duatloi zirkuituan. Zirkuituko lehenengo frogan arazo mekanikoak medio Jokin Sudupe "Pio"k erretiratu beharra izan zuen bizikletako sektorean, eta orain dela bi aste nahiz eta hiru taldekide Mungiako duatloiean izena emanda egon, arazo klimatologikoak zirela eta ez zen froga ospatu.
Helmugan 20. postuan sailkatu zen Pio 57'03'' denborarekin. Lasterketa bikaina Jokinek egindakoa. Korrikako lehenengo sektorean 17. partzialik onena, bizikletan 25. eta korrikako azkeneko sektorean 23.
Zorionak Jokin!
Aste honetan Oñatiko Duatloia ospatuko da eta Aiztitxo eta Sotilek egongo dira lehian azkeneko momentuko arazorik ezbadute noski. Honen bestez, Sotilek Azkoitri Triatloi Klubarekin debutatuko du. Ondo emango al dio talde berriko ekipazioak? Seguru baietz!