Ondarroako Triatloi Olinpikoa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitri triatloi kluba

Joan den larunbatean jokatu zen Ondarroan Euskadiko Triatloi Txapelketako azkenengo triatloia. Olinpiko distantzian izan zen, ohiko moduan, eta 180 triatloilarik lortu zuten proba bukatzea. Hainbat taldekidek parte hartu zuten bertan. Aipatzekoa, Iskanderrek distantzia olinpikoan debutatu zuela. Taldezka, berriz, bederatzigarren postua lortu genuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide