Ander Zubizarreta irabazle, 25 urtez azpikoen duatloian

Ander Zubizarreta orain dela bi aste Ibarrako Mendi duatloian izan zen. Sailkapen orokorrean bederatzigarren postuan gelditu zen eta 25 urtez azpiko mailan lehendabizikoa. Zorionak Ander!

Bestalde, joan den astebukaeran Urduñan ospaturiko frogan erretiratu beharra izan zuen arazo mekanikoak zirela medio. Oraindik, Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituan froga asko gelditzen dira, eta Anderrek emango du zer esana; egon ziur! Hona hemen sailkapena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide