Joan den igande goizean Extreme Zornotza taldeak antolaturiko Amorebieta-Etxano VI. Duatloia ospatu zen. Lehendabizi herriko kaleetan 10 kilometroko ibilbideari egin behar izan zioten aurre.Ondoren 44 kilometro bizikletaz eta amaitzeko 5 kilometro berriz ere korrika.
Azkoitri Triatloi Klubaren partetik Jon Garate eta Pio izan genituen lehian. Jon aurten hasi da duatloian lehiatzen eta oso maila ona ari da erakusten onenen artean ari delarik lehian. Bestalde, Piok boxesetan bizikleta hartu eta aurreko gurpila zulatuta konturatu zen eta Zornotzan bizi den Azkoitiar bat inguruan zela ziztu bizian etxera joan, errobera hartu eta lasterketa amaitzeko gurpila utzi zion.
5. Jon Garate 2h13'29''
36. Jokin Sudupe "Pio" 2h25'41''