Joan den Larunbatean ospatu zen Zumaiako Triatloia. Euskal Herriko Zirkuituko azken hirugarren froga zen eta 9 taldekide izan giñen bertan. Euskal Herriko txapelketa zen Sprint distantzian eta azkeneko bi urteetan bezela, giro paregabea espero zen Zumaiako kaleetan. Horrela izan zen....
21. Asier Oiartzabal "Disdira" 1h03'59''56. Rafael Sudupe 1h07'46'' 67. Jon Roteta "Rote" 1h08'51''79. Josu Agirregabiria 1h10'39''94. Aitor Beneitez "Tertzio" 1h11'58'' (kronika)148. Egoitz Segurola 1h16'06''150. Jose Luis Garate "Pepe" 1h16'16''199. Iskander Etxezabal "Ixka" 1h20'49''Emakumezkoetan berriz, Jone Garate 33. postuan sailkatu zen 1h28'34''ko denborarekin.Disdira, Rafa eta Roten denborei esker, 9. postuan amaitzea lortu genuen taldezka.Ondoren, eguna amaitzeko, taldeko hainbat kide afaltzera joan giñen.
Azkenik ZORIONAK ematea ZUMAIAKO TRIATLOI TALDEAri. Lan bikaina. Bidegurutze guztiak oso ondo itxita (130 bolondres zeuden!), bukaerako anoa gunea oso ona, etb.
Askotan ez diegu eskertzen antolatzaileei eginiko lana, baina esan beharra dago duatloi/triatloi baten antolakuntzaren atzean persona, lan eta ordu asko daudela eta antolatzaileok eskertu egiten dugula jendeak ondo eginiko lana aitortzea. Besterik gabe....