Doinua: Menditarra naiz eta gogoan
Eskeintzen dute gu sendatzeko 
hainbat baliabide mota 
eta bakarrik uzten dittugu 
egin beharrean borroka 
geuri komeni zaigun garaian 
leihora irtenda txaloka 
eta orain lan baldintza duin bat 
ere eztiegu opa.
Gau eta egun gaixoak zaintzen 
ze ibilera okerrak 
ta bitartean begiak itsu 
politikari ankerrak 
ea ba laister iristen diren 
denontzat berri ederrak 
gutako asko bizi baigera 
euren lanari eskerrak.
 
        
        