Azken urtean txertaketaren
kanpaina digute saldu
gutako askok esango dute
honek zentzurik ba al du?
Nahiz ta goikoek eman beharreko
pausoak garbi azaldu
ziurtagiria eskatu arren
hemen inor ez da salbu.
Azkeneko bi urte hauetan
hainbat olatu ta laino
batzui burua iritsi zaie
ia-ia zoratzeraino
txertoarekin hemen jendeak
badauka hainbat engaino
derrigortzea ez al zen hobe
lege hau jartzea baino?