Gaia: Baserritarrak
Doinua: Menditarra naiz
Bizitza gogor atera dute
urte luzeetan barna
jai eta aste beldurrik gabe
gogotik eginez lana
orain besterik egin ezin den
hontan mendirako plana
berriro ere ohartu gabe
joan gara eurengana.
Urrutiegi gelditu dira
gure arbasoen garaiak
baina orain ere lengo lekutik
datozkigu lehengaiak
eurei eskerrak dauzkagu ola
mendietako paisaiak
gehiago maite behar genituzke
abeltzainak ta artzaiak.