Gaia: Neure gogoetak
Doinua: Aita izena kanta beharra
Animalien inguruan dut
bizi osoa igaro
ustekabean bihurtzen gara
ia beraien esklabo
ta jendearen gaizki esanez
ja kokoteraino nago
eta uste dut kontu honetan
nahastu direla zeharo
beraiek maite ote dituzte
dauzkanak baino gehiago.
Entzuna daukat gure arbasoek
nola hezitzen zituzten
ta orain berriz bizitzen ere
ia ez digute uzten
aspaldi hontan kontrako esanak
dexente ari dira puzten
eta tamalez ilunpe hontan
argirik ez dut ikusten
ez dituztenak ari baitira
nola eduki erakusten.