Doinua: 'Aita izenak kanta beharra'.
Aste Santuko opor hauekin
 ez daukagu triste inor
 denen galdera beti izaten da
 Mallorca ala Benidorm
 batzuentzako paradisua
 beste batzuntzako zigor
 kontsumismoaren beste zati bat
 soilik ikusten det nik hor
 ta hala ere hemendik kanpo
 joan behar al da derrigor?
Ta ulertzen dut egoten dena
 bidaiatzeko irrikan
 baña ez pentsa nere egoera
 hain zuzen hori danikan.
 Lagunartean afari ederrak
 eginez astean bitan
 askoz hobeto ibil gintezke
 hemengo edozein herritan
 bidaiatzeko behar den dirua
 izan ezkero patrikan.
 
        
        