Pirinioetan igaro dute asteburua dozenatik gora mendizalek

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna

Hamazazpi lagunek parte hartu dute Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako irteeran. Lau etapa egin dituzte guztira. 

Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioetara antolatutako irteerak harrera ona izan du, eta pozik itzuli dira hara joandako mendizaleak. Guztira, lau etapa egin ditu hamazazpi mendizalek osatutako taldetxoak: aurrenekoan, Benasque-Estos; bigarrengoan Estos-Viados (tartean Chistau eta Pico de la Madera igota); irugarrengoan, Viados-Angel Orus (tartean Posets tontorra igarota) eta laugarrengoan Angel Orus-Benasque. 

Giro ederra lagun gozatu dute mendiaz Anaitasuna mend zalearekin joan diren herritarrek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide