Mangaixue taldeak arropa berriak jarri ditu salgai

Mangaixue proba bateko irudia. (Artxiboa)

Maillot luzea nahiz motza, kulot luzea zein motza, txaketa eta txalekoa atera dituzte salmentara Mangaixue BTT taldeko kideek. Arropak eskuratu nahi dituenak taldearekin jarri beharko du harremanetan.

Mangaixue BBT taldeak bizikletako arropa berriak atera ditu, eta salgai jarri dituzte dagoeneko. Askotariko arropa atera dute oraingoan: maillot motza nahiz luzea, kulot motza zein luzea, txaketa eta txalekoa. Gobik markako arropa berria eskuratu nahi duenak edota zalantzaren bat duenak, mangaixuebike@hotmail.com helbidera idatzi beharko du.

Hona hemen arropen prezioak eta irudiak:

  • Maillot motza: 51 euro.
  • Kulot motza: 76 euro.
  • Maillot luzea: 74 euro.
  • Kulot luzea: 89 euro.
  • Envy txaketa (mauka luze lodia): 150 euro.
  • Txalekoa: 52 euro.

Maillot eta kulot hauek atera dituzte salmentara.

Txaketa eta txaleko hauek ere salduko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide