'Gure txokuk ezautzen' egitasmoaren barruan ibilaldia egingo dute hilaren 23an

Gure Txokuk Ezautzen egitasmoaren barruko ibilaldi baten irudia. (Anaitasuna MB)

Urretxun hasiko dute ibilaldia, eta Urrategin amaitu. Autobusa hartzeko 08:10ean elkartuko dira parte hartzaileak, Eroski txikiaren aurrean. 

Gure txokuk ezautzen egitasmoaren barruan ibilaldia egingo dute datorren larunbatean, hilaren 23an, Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta. 08:10ean jarri dute hitzordua autobusa hartzeko, Azkoitiko Eroski txikiaren aurrean. Hala, joaten diren mendizaleek, Urretxu, Irimo, Gorla eta Urrategi zeharkatuko dituzte. 

Gutxi gorabehera 21 kilometroko ibilaldia izango da, eta behin Urrategira iritsita, bazkaria egingo dute bertan. Bazkarirako izen ematea martxoaren 21a baino lehen egin beharko da, Lopetegi iturgintzan. 10 euro balio du txartelak.

Horrelako irteerekin, giro ederrean herriko txoko ezberdinez gozatzea da Anaitasuna mendi bazkunaren helburua, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu ibilaldiaz gozatzera. 

Halaber, irteeren inguruko edozein zalantza argitzeko anaitasunamb@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide