Denboraldiko lehenengo mendi eskiko irteera antolatu du Anaitasunak

Anaitasunak egindako eski irteera bateko irudia. (Anaitasuna MB)

Martxoaren 23 eta 24ko asteburuan Tena bailaran eskiatuko dute mendizaleek, eta izena hilaren 20ra artean eman daiteke.

Hamarkada bat bada mendi eskiko irteerak antolatzen dabilela Anaitasuna mendi bazkuna, eta aurten ere, elurrak iritsi diren honekin, sortu da aukera denboraldiko lehendabiziko mendi eskiko irteera antolatzeko. Martxoaren 23 eta 24ko asteburuan izango da Tena bailarara irteera.

Larunbatean, Portaletetik abiatuta Canal Roya tontorrera egingo dute ibilbidea. Igandean berriz, Arroyeras eta Espelunciecha tontorretara egingo dute irteera, beti ere kontutan izanda elur eta eguraldi baldintzen arabera aldaketak egon daitezkeela.

Larunbatean, 06:00tan aterako dira Azkoitiko liburutegi paretik. Kirol honetan hasiberriak direnek eta materiala alokatzea nahi dutenek aukera izango dute. Izena emateko Lopetegi iturgintzan egongo da aukera martxoaren 14tik 20ra, beraz animatu, leku mugatuak dira eta. Irteeraren prezioa bazkideentzat 60 eurokoa da, eta ez bazkideentzat 75 eurokoa (kotxean bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne). Gogoratu edozein zalantza edo galdera, anaitasunamb@gmail.com helbidera elektronikora idatzi dezakeela nahi duenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide