Izarraizko Bira egingo dute bihar, Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan

Izarraizko Biraren zati bat. (Urola Turismoa)

Hogei kilometroko ibilbidea egingo dute mendizaleek, 08:00etan Balda plazan hasita. Antolatzaileek mendizale oro gonbidatu dute irteeran parte hartzera.

Anaitasuna mendi bazkunak Izarraizko Bira egiteko irteera antolatu du biharko, Gure txokoak ezagutzen egitasmoaren barruan. Ohi bezala, Balda plazatik abiatuko dira mendizaleak ibilaldia egiteko, 08:00etan, eta horiek 900 metro positiboko desnibela duen hogei kilometroko ibilbidea egingo dute. 

Ondoren, bazkaria egingo dute Azpeitiko Añota sagardotegian. Autobusez egingo dute harako joan-etorria, eta itzultzeko autobusa 18:30ean izango da. Bazkarirako izen-emate epea jada amaitu den arren, taldeak bihar goizeko ibilaldian parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide