Anaitasuna Mendi Bazkunaren arropa eskatzeko azken eguna izango da gaurkoa

Gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara artean egongo da arropak probatzeko aukera Kultur Etxeko 1. solairuan, Anaitasuna Mendi Bazkuneko lokalean.

2024an Anaitasuna Mendi Bazkunak 75 urte beteko dituela ospatuz, mendi taldeko arropak jarri ditu salgai taldeak. Arropa aldez aurretik eskatu eta ordaindu beharko da. Bakoitzak bere neurriko arropa aukeratzeko eta probatzeko azken arratsaldea izango da gaurkoa. 18:00etatik 20:00etara egongo da horretarako aukera, Kultur Etxeko 1. solairuan, Anaitasuna Mendi Bazkuneko lokalean.

Arropen prezioa ondorengoa da: kamisetak 15 euro, sudaderak 35 euro, biserak, 15 euro. Kamiseten kasuan haurrentzako bi neurri ere badaude eskuragarri. Beraz, mendi taldeko arropa nahiko luketenak pasatu daitezela ordu tarte horretan Anaitasuna Mendi Bazkuneko lokaletik. Norbaitek zalantzarik balu, anaitasunamb@gmail.com helbidera idatzi.

Informazio eta argazki gehiago hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide