Piaspe eolikoen proiektuaren lur eremua argiztatu dute eskualdeko zenbait taldek

Piaspe eolikoen proiektua egin nahi duten lur eremua argiztatu zuten talde guztiek. (Argazkia: Agiro)

Joan den larunbatean, abenduak 10, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako mendi eta eskalada taldeek parte hartu zuten lur eremu horren argiztapenean.

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak zein Sokaitz eskalada taldeak eta Zestoako Agiro mendi klubak elkarrekin argiztatu zuten joan den larunbatean, abenduak 10, Piaspe eolikoen proiektua gauzatu nahi duten lur eremua.

Gisa horretako lehen ekintza da Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako taldeek egin dutena. Dena den, talde horiek guztiek bailaran kokatu nahi dituzten bi eolikoen proiektuen inguruko kontzientziazio ekintzak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide