Zenbait aterpetxetan deskontua izateko, datorren urtean ez da beharrezkoa izango FEDME estaldura edukitzea

Anaitasuna Mendi Bazkunakoek Nafarroako Pirinoetara egindako irteera. (Anaitasuna)

Aragoiko, Kataluniako, Asturiasko eta Euskal Herriko aterpetxeetan deskontua jasotzeko, datorren urtean ez da beharrezkoa izango FEDMEko estaldura izatea.

Euskal Herriko Federazioak berriki jakinarazi duen moduan, 2023. urtean ez da beharrezkoa izango FEDMEko estaldura izatea Aragoi, Katalunia, Asturias eta Euskal Herriko aterpetxeetan deskontua jasotzeko. Federazioen artean berriki sinatu duten akordio batek jaso du hori.

Hori horrela izanda, lizentzian aldaketak egin nahi dituzten bazkideek lubafederatuak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, egin nahi duten aldaketa zein den adieraziz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide