Nafarroako Pirinioetara Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako irteerarako plaza guztiak bete dira

La Paquiza de Linzola mendia. (Argazkia: Mendikat)

Larunbatean, 05:30ean abiatuko da autobusa Azkoitiko liburutegi paretik Pirinioetara. Dagoeneko izen-ematea itxita dago, irteerarako plaza guztiak bete baitira.

Anaitasuna Mendi Bazkunak mendi irteera antolatu du Nafarroako Pirinioetara asteburuan. Dagoeneko itxi dute irteerarako izen-ematea; izan ere, bete dira han parte hartzeko plaza guztiak. Hasiera batean, Anaitasuna Mendi Bazkunak autobusa larunbateko 05:00etarako antolatu bazuen ere, azkenean 05:30ean abiatuko da liburutegi aurretik. Itzulera, berriz, irailaren 18an izango da. 

Larunbatean, irailak 17, Belagua inguruan ibilbide zirkularra egingo dute, Lakartxela menditik igarota. Gaua Belaguako aterpean pasatu ondoren, igandean, irailak 18, aterpetxetik atera eta Lintzan amaituko dute ibilbidea, La Paquiza de Linzola menditik igaroz.

Mendi irteeran parte hartuko dutenek irteeraren inguruko zalantzaren bat baldin badute, anaitasunamb@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide