Asteartean itxiko da Zazpi Kurutze mendi ibilaldian izena emateko epea

Ekainaren 7an, asteartea, izango da Zazpi Kurutze mendi ibilaldian izena emateko azken eguna. 300 laguneko kopurua aurrez gainditzen ez bada, egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.

Hurrengo larunbatean, ekainak 12, ospatuko da XXIV. Zazpi Kurutze mendi ibilaldia. Egun horretako 04:00etan abiatuko dira mendizaleak Azkoitiko plaza nagusitik Azkoitia inguruko zazpi mendi tontor lotzera. Anaitasuna mendi bazkunak gogorarazi du, aurtengo Zazpi Kurutze mendi ibilaldian izena emateko epeak irekita jarraitzen duela oraindik.

Ibilaldian parte hartzeko asmoa dutenek, zirkuitua.com webgunean bitartez edo Azkoitiko Lopetegi Iturgintzan egin dezakete inskripzioa. Ekainaren 7ra bitartean eman ahalko da izena, aurrez 15 euro ordainduta. Aldiz, gehieneko parte hartzaile kopurua –300 lagun– gainditzen ez bada, martxaren egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera. Ekainaren 12an, 03:00etik aurrera eman ahalko da izena plazan, orduan 20 euro ordainduta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide