Zabalik da mendi federazioan datuak aldatzeko epea

Kakute ingurua.

Abenduaren 3ra bitartean egin daitezke aldaketak. Horretarako, Luba Aholkularitza bulegoarekin jarri behar da harremanetan.

2022ko Mendi Federatu baldintzetan aldaketaren bat egin nahi duenak, abenduaren 3ra arteko aukera du. Luba Aholkularitza bulegoarekin jarri behar da harremanetan eta izen-abizenak nahiz bestelako aldaketak zehaztu behar dira. Horretarako, hiru bide zabaldu dituzte:

  1. Whatsappez: 626 53 86 96.
  2. E-postaz: lubafederatuak@gmail.com
  3. Telefonoz: 943-15 75 25 .

Aurreko urtean bezala, aurten ere txartelak bazkideen etxeetara bidaliko dira, eta horrenbestez, komeni da helbidea zein gainontzeko datu pertsonalak eguneratuta izatea. Beraz, datu pertsonaletan aldaketaren bat egin nahi duenak Lubari jakinarazi beharko dio, aurrez azaldutako bide bat hautatuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide