Anaitasuna Mendi Bazkunak Pirineoetara egin du irteera asteburuan. Larunbat goizean, 05:00etan, abiatu ziren mendizaleak herritik Pirinioetara. Han, Panticosan (Aragoi, Herrialde Katalanak) hasi zuten bidea, eta Baciaseko gailurra (2.754 m) egin ondoren, Arako bailaran barrena jaitsi ziren mendizaleak GR-11 ibilbidea jarraituz. Handik, Bujarueloko aterpetxerako bidea hartu zuten.
Bujarueloko aterpetxean pasatu zuten gaua irteeran parte hartu zutenek, eta igandean, GR-11 ibilbideari berrekin eta Torlan amaitu zuten bi eguneko irteera. Eguraldia lagun, asteburu ederra igaro dute Azkoitiko mendizaleek.