Irailean irteera egingo du Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioetara

Irailak 11-12 asteburuan egingo dute irteera, eta izena emateko epea irekita dago irailaren 8ra arte.

Anaitasuna Mendi Bazkunak Pirinioetara irteera antolatu du irailak 11-12 astebururako. Baños de Panticosatik abiatuta, GR11an zehar San Nicolas de Bujarueloko aterperako ibilbidea egingo da larunbatean. Bidean, Bacias (2.754 m) tontorrera igotzeko aukera izango du nahi duenak. Igandean aldiz, San Nicolás de Bujaruelotik berriro GR11 ibilbidea jarraituz, Puente de los Navarrosera arteko ibilbidea egingo da.  

Nahi duenak izena emateko aukera du dagoeneko Lopetegi Iturgintzan. Izena emateko epea irailaren 8ra arte izango da irekita. Plazak mugatuak dira. Irteeraren inguruko edozein zalantza izanez gero, idatzi anaitasunamb@gmail.com helbidera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide