Igandean ez da Kakuteko eguna ospatuko

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna

Maiatzeko lehendabiziko igandean ospatu ohi den Kakuteko egunik ez da izango datorren igandean. Hala ere, azkoitiarrak mendi buelta egitera animatzen ditugu.

Aurten ere ez da Kakuteko egunik ospatuko. Herriko egungo egoera dela eta, Kakuteko eguna ez ospatzea erabaki du Anaitasuna mendi bazkunak. Izan ere, oso zaila da Kakuteko txabolaren bueltan hamarretakoa egiten egon ohi diren herritar taldeen pilaketak saihestea. Hala ere, usadioari jarraituz, datorren igandean azkoitiarrak Kakute aldera mendi buelta egitera animatzen ditugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide