Egoera berezi honetan, Anaitasuna Mendi Bazkunak aurtengorako ez du ekintzarik antolatuko

Anaitasuna MBk ez du ekintzarik antolatuko aurten, egungo egoera berezi eta zaila kontuan hartuta. Beraz, elkarteko bazkide ez federatuei ez diete urteko kuotarik kobratuko. Gainera, egungo batzordeak bere ardurak uztea erabaki du otsailaren bukaeran.

Anaitasuna Mendi Bazkunak adierazi nahi du, egun bizi dugun egoera berezi eta zail honengatik ezin izan dugula urteko proposamenik aurrera atera. Horregatik erabaki dugu aurten urteko kuotarik ez kobratzea mendi elkarteko bazkide ez federatuei.

Bestalde, elkarteko batzordea osatzen dugun bazkideok aurtengo otsailaren bukaeran gure ardurak uztea erabaki dugu. Horregatik, mendizale elkarteko bazkide guztiak ezohiko bilera batetara deituko ditugu. Informazio gehiago nahi duten mendizaleek eta interesatuta daudenek 685 78 61 79 telefono zenbakira deituta jarri daitezke gurekin harremanetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide