Azkenengo urteotan Anaitasuna Mendi Bazkunaren barnean hainbat lagun ari dira lan taldeetan. Gainera, urtean zehar egiten diren irteera eta ekintzak aurrera eramateko, talde arituak eta "adituak" sortu dira, ekintza zehatzak martxan jartzeko eta bideratzeko. Lan taldeak sortuta, emaitza onak ematen ari da funtzionamendu mota hori.
Eratutako taldeak, dagoeneko, honako hauek dira: mendi eskia, eskalada eta mendi bizikleta. Aurten, orain dela 2 urte bezala, oso geurea dugun Zazpi Kurutze mendi ibilialdia egokitzen da ekainean. Zazpi Kurutzek, behar duen bultzada emateko, komenigarria izango litzateke ,taldeen dinamika positiboari eutsita, 7 Kurutze Antolaketa Taldea osatzea. Talde horretako kideen artean honako ardurak banatuko dira: janari-edariak, izen-emateak, gune edo postuen antolatzea, markatzea eta markak jasotzea (“desmarkajea”), babesleak eta diru kontuak, opariak eta abar.
Zazpi Kurutzeko Antolaketa Taldean parte hartu nahi dutenekin bilera egingo da otsailaren 24an, Anaitasunako lokalean, 21:00etan. Era horretan, Zazpi Kurutzek merezi duen talde eragilea osatuko da, eta gure urteetako ekimen kuttunak aurrera jarraituko du. Hortaz, badakizu, animatu Anaitasuna Mendi Bazkunaren parte aktibo izatera.