Omenaldi beroa jaso du Imanol Aleson mendi lasterkariak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna mendi bazkuna

Argazkian, Ainhoa Lendinez moderatzailea eta Javi Dominguez, Imanol Aleson eta Silvia Trigueros kirolariak atzo arratsaldean Elkargunean.

Mendi Astearen barruan, Imanol Aleson mendi lasterkaria omendu du Anaitasuna Mendi Bazkunak, bere ibilbide profesionalean egindako lan oparoagatik. Atzo izan zen Mendi Asteko azken mahai-ingurua, eta bertan parte hartu zuten Imanol Aleson, Silvia Trigueros eta Javi Dominguez kirolariek, Ainhoa Lendinezen gidaritzapean.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide