Mendi Astea izango da azaroaren 17tik 20ra

Aurten ere Mendi Astea antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak, eta horrenbestez, hainbat ekitaldi izango dira azaroaren 17tik 20ra.

 
Azaroaren 17an, mendi lasterketei buruz hitzaldia emango dute Elkargunean Alberto Garaik eta Jokin Lizeagak. 18an, berriz, 'Mount st. Elias' filma eskainiko dute Baztartxon, 20:00etan. 19an, Elkargunean, Titan Desert 
Titan Desert ikusteko aukera izango da. Eta, azkenik, azaroak 20, ostirala, "Ultra-trail"-ei buruzko mahai ingurua antolatu dute. Andoni Elduaienen gidaritzapean, honako hizlari hauek ariko dira kalakan: Imanol ALeson, Silvia Trigeros eta Javi Dominguez. 
 
Bestalde, mahai inguruaren ondoren, Imanol Aleson medi lasterkearia omenduko dute. 
Ondoren, denak Joseba jatetxera joango dira afaltzera. Afaltzeko aurrez izen aeman beharko da Etxeza harategian edo Anaitasuna mendi bazkunako kontu zenbakira diru sarrera eginda, azaroaren 17a baino lehen. 
Honako hau da kontu zenbakia: 3035 0031790310014722 (Euskadiko Kutxa)
 
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide