Datorren igandean Kakuteko eguna

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, datorren igandean, maiatzak 3, Kakuteko eguna ospatuko dute hainbat mendizalek. Aurten ere, 11:30ean meza izango da, eta ondoren umeen sari banaketa egingo dute. Horrez gain, goiz osoan zehar salda banatuko diete txabolan bertaratzen diren mendizaleei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide