Uztailean eman ahal izango da izena Anaitasunaren Futbol Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea 2026ko ekainaren 25a

Mutil bat, atezain lanetan.

Uztailaren 2an, 16an eta 23an eman ahal izango dute 2017. urtean jaiotako haurrek Anaitasunaren Futbol Eskolarako izena. Futbol taldeak Plazaberrin duen arreta lekua zabalduko du egun horietan, 18:00etatik 19:00etara.

Anaitasuna futbol taldeak datorren ostegunean, uztailak 2, zabalduko du Anaitasunaren Futbol Eskolan izena emateko epea. 2017. urtean jaiotako haurrek eman ahal izango dute 2026-2027 sasoian izena emateko aukera, eta horretarako, futbol klubak Plazaberrin duen lokala, arreta lekua, zabalduko du.

Datorren ostegunean ez ezik, uztailaren 16an eta 23an ere zabalduko du irekiko ditu Anaitasunak arreta lekuaren ateak. Hiru egunetan 18:00etatik 19:00etara egongo dira klubeko ordezkariak han. "Futbolaz gozatzeko, lagun berriak egiteko eta gure koloreekin lehen urratsak emateko aukera paregabea da futbol eskola", esan du klubak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide