Anaitasuna futbol taldeko bazkideek jaso ditzakete 2025-2026 denboraldirako bazkide txartelak. Plazaberrin zabaldu duten arreta gunean banatuko ditu klubak txartelak hil honetan zehar. Hain justu, irailaren 2an, 4an, 9an, 11n, 16an, 18an, 23an eta 25ean izango dute horretarako aukera aurreko denboraldian bazkide izan zirenek; 17:30etik 20:30era egongo da horretarako aukera.
Bazkide izan ez zirenek, ordea, bazkide egiteko aukera ere izango dute arreta gunean. Honako prezio hauek dituzte abonuek: helduek, 90 euro; jubilatuek edota langabetuek, 50 euro; eta azkenik, 18 eta 22 urte artekoek (biak barne), 50 euro. 18 urtetik beherakoek, berriz, doan sartu ahal izango dute Anaitasunak etxean jokatuko dituen partidak ikustera.