Anaitasuna futbol taldeak bihar zabalduko du arreta gunea

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Anaitasunaren arreta gunea, Plazaberrin. (Andoni Elduaien)

Plazaberrin zabalduko du Anaitasunak arreta gunea, Tta-kun tabernaren alboan. Bazkideentzako nahiz taldeko kideentzako gunea izango da. Klubeko arropak ikusteko eta probatzeko gunea ere izango da.

Anaitasuna futbol taldeak bihar, asteazkena, zabalduko du klubaren arreta gune berria. Plazaberrin irekiko du talde gorritxoak lokala, bazkideei nahiz taldeko kideei arreta zerbitzua eskaintzea xede izango duena. Bihar, 17:30ean zabalduko dituzte hango ateak, eta 20:30era bitartean egongo da irekita. Hain justu, hil honen 9an, 10ean, 15ean, 17an, 21ean, 22an, 28an eta 29an zabalduko dute lokala, 17:30etik 20:30era bitartean.

Lokal horren bidez, Anaitasunak bere kideei arreta zerbitzua eskainiko die. Arreta gunean eman beharko dute futbol eskolan aritzeko izena, esaterako, 2016. urtean jaiotako neska-mutilek. Era berean, klubeko bazkideek Plazaberriko lokalean jaso beharko dituzte 2025-2026 denboraldiko bazkide txartelak. Horrez gain, ordea, Anaitasunaren arropa berria ikusteko, probatzeko eta horien gaineko informazioa jasotzeko aukera ere eskainiko du klubak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide