Zuzendaritza batzordea berritzeko epea ireki du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Zuzendaritzako kideak, iazko batzarrean.

11. urtea du egungo zuzendaritza batzordeak kluba zuzentzen, eta batzorde berria osatzeko deialdia ireki du klubak orain.

Pedro Urdapilleta presidente den Anaitasuna futbol taldeko zuzendaritza batzordeak 11. urtea du klubaren zuzendaritzan, eta batzorde berria osatzeko deialdia ireki du klubak orain.

Zuzendaritza batzordearen kargua hartzeko asmoa duen talderik edota horretarako intentziorik duen norbanakorik baldin badago, gaur egungo Urdapilletarekin berarekin jarri beharko du harremanetan, 605 77 57 94 telefono zenbakira deituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide