Anaitasuna futbol taldeak Maider Zinkunegi eta Juan Luis Zubizarreta Uan omenduko ditu bihar, zapatua, Ohorezko Erregional Mailako gizonen taldeak Beasain B taldearen aurka Txerloian jokatuko duen partidan. 16:30ean hasiko da partida, eta horren atarian egingo diote bikoteari omenaldia.
Txerloiako nahiz San Juango futbol zelaiaz, arropen garbiketaz nahiz kudeaketaz arduratu dira bi lagunak azken hamahiru urteetan. "Lana, grina, ohorea, eta maitasuna" erakutsi dutela nabarmendu du Anaitasunak. "Inoiz ezingo dizuegu itzuli zuek klubari eman diozuena. Anaitasunaren familia osatzen dugun kide guztion izenean, eskerrik asko".