Bazkide txartelak jasotzeko aukera izango dute zapatuan Anaitasunako bazkideek

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

2023-2024 denboraldian bazkide izan ziren Anaitasunako zaleek larunbatean izango dute sasoi berrirako txartela jasotzeko aukera. Goizean, plazan jarriko du mahaia klubak, eta arratsaldean, Txerloia zelaian.

Denboraldi berrirako bazkide txartelak jasotzeko aukera izango dute etzi, zapatua, Anaitasunaren zaleek. Goizean, 11:00etatik 12:00etara, herriko plazan jarriko dute mahaia klubeko ordezkariek, eta aurreko denboraldian bazkide izan zirenek han bertan izango dute sasoi berriko txartela jasotzeko aukera. Dena den, klubak bazkide egiteko aukera ere eskainiko die orain arte izan ez direnei.

Arratsaldean, 17:00etan, jokatuko du gizonen taldeak etxeko aurreneko partida. Joan den ostiralean, Loren Barbadok zuzentzen duen taldeak 4 eta 0 galdu zuen Deustoren aurka Zubietan, eta porrot hura ahaztu nahi dute etxean sendo hasita. Hain justu, partida horri ekin aurretik ere izango dute zaleek bazkide txartela jasotzeko edota bazkide egiteko abagunea.

Hona hemen aurtengo denboraldirako klubak zehaztu dituzten bazkideentzako prezioak:

  • Helduak: 90 euro.
  • Jubilatuak eta langabetuak: 50 euro.
  • 18-22 urte artekoak (biak barne): 50 euro.
  • 18 urtetik beherakoak: doan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide